Pedagogia bakoitzetik zeintzuk hiru onura/baliabide/irizpide eramango zenuke zure etorkizuneko eskolara? Zergatik?

Geure taldean Reggio Emilia metologia sakondu genuen. Metologia hau oso interesgarria iruditu zitzagun lehenengo momentutik, umea beti erdigunean kokatuta baitzegoen. Horrez gain, ekintza ezberdinak burutzen zituen gai ezberdinei dagokionez. Esaterako, baratzearen tektika edota izaki bizidunak duten garrantzia (landareak adibidez). Hortaz, aukeratu nukeen hiru irizpideak horrekin lotuta izango zen. Alde batetik, baratzearen teknika, aurretik aipatu bezala, oso baliagarria iruditu zitzaidan lehenengo momentutik. Teknika horrekin, haurrak hainbat abiapuntu garrantzitsutzat hartuko dituzte, adibidez, maitasuna, autonomia, adiskidetasuna, etab. Horri esker, jakingo dute maitasuna zer den eta sentimenduak beste landareengatik. Hau da, haiek landatutako landareengan maitasuna eta sentimendu ezberdinak deskubrituko dituzte (hazten diren bitartean). Beste alde betatik, berriz, sukaldaritzarekin zerikusia duen ekintza da, baita marrazketa librearekin zerikusia duenak. Hau da, marrazketa libreari esker, haiek pentsamenduak eta sentimendu oro bertan islatuko dituzte. Marrazketa librearen ekintza ezinbestekoa da umeen hazkunde eta garapenerako. Bestalde, berriz, sukaldaritza oso garrantzitsua da taldekidetza sakontzeko eta sukaldaritzarekin zerikusia duen gauza oro jakiteko. Adibidez, errezeta ezberdinak egiteko laguntza behar baldin badute irakaslea bertan egongo da eskeintzeko, baina Reggio Emiliaren ikuspuntutik, umea guztiaren erdigunea denez, gauzak autonomikoki egitea ezinbestekoa da. Hirugarren eta azkeengo irizpidetzat, asanblada hautatuko nuke. Asanbladari esker, parte-hartzea areagotuko da eta konfiantza baita ere. Bertan, haurrak ikasgela inguratzen dute eta irakaslea gehienetan erdigunean kokatzen da. Bertan, ekintza ugari antolatzen dira, hala nola, ipuinak irakurri marratutako karteltxo baten bidez, gai ezberdinei buruzko ideiak eta pentsamenduak sakontzea, etab. Ekintza hau Haur Hezkuntzan egitea ezinbestekotzat ikusten dut, modu ezin hobean eta haientzako dinamikoagoa eta dibertigarriagoa delako jakintzak bereganatzeko orduan. Are gehiago, ikaskideen ideiak behin entzunda eta prozesatuta, haien garuna garatzeko aukera emango zaie, gainerakoen eta haur beraren idei guztiak barneratuz, eztabaidatuz, hausnartuz, pentsatuz, etab.

Nire klaseko gainerako taldeek beste metodologia mota batzuk era sakon batean azaldu eta ikertu zuten, oso interesgarriak iruditu zitzaidanak. Alde batetik, "Karramarro" taldearen kasuan, isiltasunaren garrantzia nabarmendu zuten korronte pedagogiko horretan, haurrak interesa izateko eta arreta bermatzeko oso garrantzitsua delako batez ere Haur Hezkuntzan. Bestalde, ekintza ugari aipatu zituzten, norbere autonomia potentziari garrantzi handia emanez, ezinbestekoa baita haien hazkunderako, adimenerako zein garapenerako. Amaitzeko, eta aldi berean, interesgarrien iruditu zitzaidan ekintza da, nabarmendu zutela pertsona oro akats ugari izaten dituztela eta naturala dela. Eta nahiz eta akats handiak izan, garrantzitsuena da haietatik ikastea eta haztea era horretan.

Bestalde, "Legebeon" taldea azaldutako metodologiari arreferentzia eginez, izugarri interesa piztu zitzaidan hiru ekintza nabarmenduko nuke. Alde batetik, ekintza/joko bat antolatu zuten non web orrialde baten bitartez umeak igo ahal kizango zuten haiek jorratutako lanak eta klasean egindako ekintza oro. Era horretan, haien familiakide guztiek ikusi ahalko dituzte eta haiek baite ere, handiak direnean. Beste alde batetik, txokoen garrantzia azpimarratu zuten, metolodogian oinarrituz. Azkenik, hirugarren irizpidetzat, Amara berriren metodologian sakondu dira, eta metodologia horretan aipatu duten alderdi bat garrantzitsuana iruditu zait; ikasleen indibidualizazioa. Beste metodologiekin bat eginez, haurren debonbora eta gaitasunei erreferentzia egiten dio, non laguntza eskaintzea zein autonomia izatea nabarmentzen duten. Kontuan hartzen du baita ere, haur bakoitzak dituzten gaitasunak eta behar duten arreta.





Jarraiki, "A talde"-tik oso interesgarria iruditu zitzaidan puntua elkarlanaren faktorea da. Nire aburuz, Haur Hezkuntzan batez ere, taldeka lan egitea oso garrantzitsua da, era horretan, haien ideiak eta pentsamendu oro partekatu ahal izango dituztelako. Gainera, komunikazioa ezinbestekoa da elkarlanean aritzeko eta koordinazioa baita ere. Horrez gain, umeen zoriontasuna oso garrantzitsua da eta oinarritzat hartzen dute, haiek hezkuntzaren erdigunea izanez eta behar duten espazioa eskainiz. Bigarrenik, "A taldeak" azaldutako konfiantzazko pedagogian, jarduera ezberdinak eta irakas/ikaskuntza tektika guztiei dela medio bizitzako egoerei erantzuteko gai diren euskaldun kooperatiboak sortzea da. Azkenik, ume bakoitzaren bizitza proiektua aurkitzean datza, eta aldi berean, bakoitzaren bizitzarekiko xedea lortzen laguntzen du. Hau da, haur bakoitza era ezberdin batean pentsatzen du, eta helburu ezberdinak dituzte haien etorkizunerako. Garrantzitsua da, haietako bakoitzak motibatuak egotea hauek lortzerako orduan, eta hori ezinbestekotzat ikusten dut nire eskolarako.


Jarraitzeko, Ilargi taldearen metodologiari dagokionez, haurrak debora izatea haien beharrizanak eta egunerokotasunaren ekintza eta jarduerak egiteko da. Hau da, garrantzitsua da helduek haurrei denbora eta espazioa eskaintzea, askatasuna haien barnean hasteko era horretan. Nabarmenduko nukeen beste arlo bat eta interesa ikaragarri piztu zitzaidan faktore bat da haur guztiek ikasteko eta erratzeko aukera berdin-berdinak dituztela eta danok maila berean dauzela baita ere. Horretarako, haiek azpimarratu bezala, taldekidetza era egoki bat da haienganako zein besteenganako konfiantza bermatzeko. Azkenik, ikaskuntza-prozesuak nabarmentzen dituzte High Scoperen metodologiari erreferentzia eginez. Nire ustez, metodologia honi lotuta, memorizatze-prozesua ez da metodologiarik egokiena haurrak ikasteko. Hau da, nire aburuz, teknika itzela ikasteko esperimentazioa eta alde praktikoa da, era horretan, izandako zalantzak argituko direlako eta elkarlana nabaria izango delako.

 Gainera, Yolo taldearen metodologiaren oinarri gisa denbora eta espazioa da. Alde batetik, umeek behar duten denbora errespetatzea ezinbestekoa dela azaldu dute eta oso interesgarria zein garrantzitsua iruditu zitzaidan. Denbora eta espazioa, oso garrantzitsuak diren alderdiak dira haien hazkunde zein garapenerako (bai psikologikoa zein fisikoa). Hortaz, haurrek autonomia izatea oso garrantzitsua da haien garapenerako, baita ere mugimendu adierazkor zein psikomotorrak izatea baita ere, askatasuna ikusgarria izanez. Bigarrenik, Azkenik, talde hau antzeztu duen moduan, Lokzyren metodologiaren arabera, ezinbestekotzat hartzen du haurrai esperientzua onak eskaintzea. Pedagogo honen uztez, irakaslea/tutorea, itxaropen ona erakutsi behar dio ikasleei, hau da, konfidantza zein zoriontasuna eskaintzea oso garrantzitsua da, ikasle bakoitzari garrantzia berdina emanez, eta denbora dedikatzea. Azken iripidetzat, argi usten dute ume bakoitzak ez direla berdinak eta ez dituztela gaitasun berdinak gauzak ulertzeko. Hortaz, irakaslea laguntza eta denbora berezia izatea haur horiengan oso garrantzitsua da.


Taldeen hausnarketekin amaitzeko, Magia Beltza taldearen metodologiari erreferentzia eginez, badaude nire arreta piztu duten bi faktore ezberdin. Alde batetik, jolas librea askatasunaren laguntzaile gisa da. Hau da, Haur Hezkuntzan batez ere jolas librea/marrazketa librea/hitz librea etab oso garrantzitsuak dira, batez ere, konfidantza maila garatu eta hazteko (adibidez, asanbladaren bitartez), umearen garapen kognitiborako eta hazkunderako ezinbesteko ekintza baita. Bigarrenik, egunerokotasunaren jarduerak egitea da, hau da, umeak ohitu behar dira klasean sartzeko ohitura batuk izan behar dituztela, hezkuntzarekin erlazio estua dutenak. Hala nola, (etxean ere egin behar dute, ez soilik klasean) eskuak garbitzea jan baino lehen, agurtzea pertsona bat ikustean, eskerrik asko esatea, barkamena esatea, etab. Amaitzeko, azaltzen duten Waldorf-ren pedagogian bezala, behaketaren bitartezko ikaskuntzan sinesten dut, eta ez testuliburuetan ezta azterketatan dauzen ikaskuntza-prozesuak. Nire ustez, umeak era hobe batean ikasten dute ikasitakoa praktikan jartzen badute, hala nola, ekintzen bitartez. Kontrakoan, azterketaren metodoa jarratuz, hilabeteak pasata ez dira gogoratuko zeri buruzko jakintzak ikasi zuten.





Comentarios

Entradas populares de este blog

2024ko otsailaren 20a da, telefono dei bat jaso duzu. Hezkuntza Delegaritzatik deitzen dizute bihar Sodupeko eskola publikoko 4 urteko gelan ordezkapen bat egiteko. Momentuz, ez dakite zenbaterako izango den. Urduri zagoz, lehen gauza egiten duzuna Internet ireki eta Sodupera zelan joan aztertzea da. Bigarrena, sarean Sodupeko eskola publikoa jartzea da. Zer bilatuko duzu weban, erabilgarria suertatzen zaizuna zure lehen eguna gainditzeko? Non ikusi ditzakezu zer egiten duten HH 4 urteko haurrek? Zer presta dezakezu lehen egun horretarako?

Non egon nahi dut irakasle bezala? Zelan nahi dut nire ikasleak sentitu daitezen?