Non egon nahi dut irakasle bezala? Zelan nahi dut nire ikasleak sentitu daitezen?
Etorkizunean gustatuko litzaidake irakasle moduan eskola batean lan egitea. Umeekin egotea asko gustatzen zait, betidanik izan dudan bokazioa izan baita. Hala ere, asko gustatzen zait jendea laguntzea, beti horretarako prest bainago. Horregatik, gustatuko litzaidake gustatzen zaidan lanean lan egitea nire etorkizunean, nola eskola bat dena esaterako.
Umeekin lan egiten dudan bitartean, egokia izango litzatekeena izango zen nire ikasleak nirekin, hairn ikaskideekin baita ikasgrlaren espazioarekin seguru eta atsegin sentitzea. Horretaz aparte, ikasgelan dagoen energia eta jarrera postiboa izan behar da, bai eta hark konfiantza handiz egotea. Zalantzak, galderak eta bururatzen zaizkien gauza guztiak ozenki esatea da egokiena, eta horretarako, positibitasuna eta elkarren lankidetza egotea ezinbestekoa da. Hala ere, ikasleak irakasleengan eta haien ikaskideengan errespetua eta alaitasuna transmititzea eta izatea oso garrantzitsua da. Azkenik, parte-hartzea zein erkarlana ezinbestekotzat ikusten dudanez, taldeka edo binaka egin beharreko ekintzak prestatuko nituzke. Era horretan, lotsatiak edo hitz gutxi egiten duten haurrak parte-hartu dezaten eta konfidantza har dezaten. Gainera, segurtasuna izatea haien ikaskideengan zein haiengan ezinbestekoa da haien egunerokotasunerako, baita irakaslearengan zein ikasgelarengan. Zergatik? Eskola gehienetan, irakasleak ez dituztelako gauza guzti hauek garrantzitsutzat hartzen ezta kontuan izaten eta ikasle askok desegokitasuna sentitzen dutelako era horretan. Hortaz, nire eskolan horrela ez izatea gustatuko litzaidake.
Comentarios
Publicar un comentario